« Volver a la noticias

Bartzelonako Mobile World Congress-en izan gara

16-02-2010  ¦  Batura Mobile Solutions

Batura Mobile enpresa, eskuko mugikorren sektorean, mundu mailan, azokarik garrantzitsuenetarikoa den honetara gerturatu da.

Bartzelonako Mobile World Congress-en izan gara

Lau egunetan zehar, otsailaren 15etik 18ra, eskuko telefonoetako enpresak Bartzelonan batu dira azken nobedadeak, bertan, aurkezteko asmoz.

Bertan izan gara, 1300 enpresekin batera, beste behin ere, telekomunikazioetako berrikuntza danak elkarrekin ezagutzeko gogoarekin.

Azoka honetan, mundu mailako hainbat ordezkari izan dira; telekomunikazio industriarenak, eskuko telefonoen fabrikanteak, gehigarri eta akzesorioen banatzaileak, operadoreak edota software garatzaileak.