2010ean Bilbobus-eko eskuko mugikorrentzako aplikazioak ia 32.000 jaitsiera izan ditu
25-02-2010 ¦ Batura Mobile Solutions
Eskuko telefonoa, komunikazio baliabide praktikoa bihurtzen da Bilbon autobus publikoa erabiltzen dutenentzat.
Bilboko Udaleko Garraio Sailak bideraturik, "Bilbobus zure eskuko telefonoan" kanpainak oso jaitsiera kopuru nabarmena lortu berri du 2008ko abenduaren 16an martxan jarri zenetik. 2009ean soilik 27.945 jaitsiera izan ditu, 2010eko urtarrilean bertan 1.971 jaitsiera. Guztira, kanpaina hasi eta 2010eko urtarrilerarte, 31.769 deskarga bildu ditu.
Bilboko Termibus geltokian eta Plaza Borobilean dauden Bluetooth antena bi hauetatik edozeinek jaitsi dezake debalde gida hau. Horretarako norbere mugikorraren bluetooth-a piztu eta segituan jasotzen da deskargarako eskeintza. Oso modu errez eta arinean egiten denez, jaitsierarako biderik erabiliena da; %90ak Bluetooth bidez berenganatzen du gida. Erabiltzailea Bluetooth Informazio Gune hauetatik urrun badago, jaitsiera SMS-ez edo honako helbide hau mugikorraren nabigatzailean sartuaz jaitsi dezake:http://www.bilbus.mobi. Jaisitera burutzeko azken bide honek 2.364 bisita izan ditu 2009an.
Gogoratu behar dugu zerbitzu honen bitartez, Bilboko autobus publikoaren erabiltzaileak momentuan bertan hainbat datu izan ditzakeela eskuartean; autobusa geltokitik igarotzeko falta den denbora, linea bakoitzeko geltokiak eta ordutegiak, bai neguko zein udako ordutegi danak eguneratuta...
Informazio gehiago:
Komunikabideetan:
