Mobile Marketina

Etorkizuna ez iristear: dagoeneko iritsi da

Enpresak lagundu egiten ditugu eskuko telefonoa beren komunikazio eta marketin estrategietan sartzen.
Bai marketin zein promozio egitasmoetan, paperaren kontsumo masiboa alde batera itxi eta beste bide berri eta neurgarrietara jotzen ari da merkatua. Zentzu honetan, Baturak enpresak lagundu egiten ditu eskuko telefonoa beren komunikazio eta marketin estrategietan sartzen. Izan ere, gaur egun eskuko telefonoetara zuzenduriko zerbitzuak nabarmentasun handiko aukerak zabaltzen dituzte, berrikuntza, originaltasun eta adierazpen teknologikoari atxikiturik: Mobile Kanpainak, komunikabideen arreta eta erabiltzailearen konplizitatea berenganatzen dute.

Berrikuntza eta publizitate potentzial izugarria
Mobile Kanpainak hauek antolatzen direnean seinaleztapen eta adierazpen bisuala garrantzi handiko kontuak izaten dira publizitate mailan, batez ere publiko objetiboak zerbitzua identifikatu eta informazioa errazago barneratzeko. Datuak hortxe ditugu; promozio eta seinaleztapena zaintzen duten kanpainen eraginkortasuna, batere ez edo gutxi garatzen duten kanpainen aldean, %25 eta %50 artean igotzen dala egiaztatu dugu.