Mugikorrentzako Gipuzkoako Sagardotegien 2010eko Gida
2010-02-12 ¦ Batura Mobile Solutions
Elkarteko sagardotegiak eskura izateko 24 orduko zerbitzua
Gida hau zure ordenagailuan ikusi ahal izateko honako loturan sartu zaitezke:
Txotx Gidaren Emuladorea
Iaz bezela, aurten ere Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eskuko telefonoan eramateko 2010eko TXOTX aplikazioa prest du; edozeinek bere mugikorrera jaisteko moduko gidaliburua da 4 hizkuntzetan garatua; Euskara, Gaztelera, ingelera eta frantsesa. Foileto edo eskuorri gisa, TELEFONO MUGIKORREAN eramateko informazio praktikoa eskaintzen du, baina paperik eraman beharrik gabe eta argibide guztiak instant baten ezagutzeko aukerarekin. Behin jaitsita, jokua balitz bezela mugikorrean geratzen da gorderik, behar den momentuan ireki eta kontsulta egin ahal izateko, inongo gasturik gabe.
Gida honetan erabiltzaileak hamaika datu eta informazio praktiko aurkitu ditzake; Gipuzkoako Sagardotegien Elkarteko 57 sagardotegien zerrenda eta kokalekuak mapa interaktibo baten gainean, sagardotegi bakoitzari buruzko informazioa, deitu edo zein zerbitzu eskaintzen dituen jakiteko, sagardoari buruzko informazioa, elkartearen ingurukoak...eta guzti hau, era txukun eta ikusgarri baten antolatua.
Aplikazio hau mugikorrera jaitsi ahal izateko, Sagardogileen Elkarteak bide desberdinak mantendu ditu aurten ere; erabiltzaileek mugikorrean kargatzeko aukera desberdinak izan ditzaten.
• Bluetooth Informaziogunea:
Sagardogileen Elkartean
Hau dohainekoa da; Sagardogile Elkartean bertan dago antena (Astigarraga – Nabarra Oñatz 7, Behea) eta mugikorrean Bluetooth-a piztuta,
oso modu errazean jaso liteke telefonoan.
• Internet Mugikorra: http://txotx.batuin.mobi
Bestealde, munduko edozein txokotan izanik, gida hau jasotzeko bidea “Internet mugikorra” da, eskuko telefonoaren nabigatzailean
http://txotx.batuin.mobi helbidea sartuta. Operadoreak kasuan kasu ezarririko konexio tarifa ordainduta, jaso daiteke.
• SMS: “TXOTX” 5195era
SMS bidez ere aukera badago;
“TXOTX” hitza 5195 zenbakira bidalita hain justu (0.15 euroko kostua du + BEZa + operadoreek ezarritako
interneterako konexio tarifa).
• www.sagardotegiak.com
Gida jaisteko dauden beste bideak webgunean kontsulta daitezke
