« Back
Zaragozan izandako ferian Tecnimap Euskadik bere agenda mugikorrean eskeini du
2010-04-08 ¦ Batura Mobile Solutions
Eusko Jaurlaritzaren "Aptc!" plataformak, teknologia berrien harira, Tecnimap Euskadi ekitaldirako eskuko telefonoentzako agenda berezia prestatu du.
Tecnimap Euskadi agenda mugikorrean
Aurten, komunikatzeko teknologia berriek arreta berezia berenganatu dute hainbat elkarte eta enpresa publikoentzat. Eusko Jaurlaritzak gidaturiko "Aptc!" plataformak esaterako, Zaragozan ospatzen den Tecnimap feria hontarako Euskadiko stand-ak prestaturiko agenda berezia mugikorretarako aplikazioa bihurtu du. Bertan, Tecnimap Euskadik antolatutako ekitaldi guztiak batzen dira.
Bluetooth Informaziogunea
Feria hontarako espreski diseinaturiko stand-a Bluetooth Informaziogunea da era berean. Hau da, bertatik igarotzen den edozeinek, bere mugikorraren BLuetooth-a piztuaz, debalde jasotzen du gida hau. Oso modu errazean gordetzen da gero mugikorrean edozein kontsultarako.
Mugikorrentzako kargadore Unibertsala
Bluetooth Informaziogunea izateaz gain, stand-a bera mugikorren bateria kargatzeko herraminta ere bada. Marka guztietako mugikorrak kargatu ditzakezu, eta kargatzen ari zarelarik ere, pantaila digitalean spot publizitarioa edo informazio interesgarria ikusi dezakezu.
Agenda hau zure ordenagailuan bistaratu
Horretarako honako helbidea sartu behar duzu ordenagailuko nabigatzailean:
http://etecnimap.batuin.mobi
Jaitsi agenda zure mugikorrera
Sartu URL helbidea zure mugikorraren nabitzailean eta zure mugikor ereduarentzako gida aukeratu. Ez da bateragarria iPhone eta Android ereduentzat.
(Kostua: Operadora bakoitzak ezarririko konexio-tarifaren araberakoa):
http://tecnimap.batuin.mobi
Informazio gehiago:
