« Back

Telebista, mugikorrean ikusteko Oņati Turismo Bulegoko ekimen turistikoa abian

2010-04-20  ¦  Batura Mobile Solutions

Oņatiko Turismo Bulegoak zerbitzu berri bat jarri du martxan: gida turistiko mugikorrak. Gai turistikoen gaineko telebista saioen parrilla ikusteko aukera ematen du, baita WAP atari batera sartzeko, hainbat zerbitzu turistikorekin, debalde bisitarientzat eta hizkuntza desberdinetan.

Telebista, mugikorrean ikusteko Oņati Turismo Bulegoko ekimen turistikoa abian

Bideoa ikusi
Wap (mugikorrentzat) orrialdea ikusi: oinati.batura.mobi

Telebista mugikorrera zuzenduriko ekimen turistikoa da hau, gainera, aitzindaria da estatuan eta hainbat euskal enpresa eta ikerketa zentrok garatu dute: Batura, Euskaltel, Goiena Komunikazio Zerbitzuak eta Itelazpi, Vicomtech-IK4 Ikerketa Zentroarekin elkarlanean, ahaztu gabe Oņatiko Turismo bulegoa bera Eusko Jaurlaritzaren Industria, Turismo eta Merkataritza Sailaren kofinantzamenduarekin.

Zerbitzu berri honek gai turistikoen gaineko telebista saioen parrilla ikusteko aukera ematen du, baita WAP atari batera sartzeko, hainbat zerbitzu turistikorekin 5 hizkuntza desberdinetan eskuragarri dago gainera: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez.


Nola funtzionatzen du?
Zerbitzu berri hori erabiltzea oso erraza da: alde batetik, Goiena Telebistak Oņatik dituen baliabide turistikoen gaineko hainbat telebista-eduki ekoiztu ditu, kalitate handikoak; hala nola Unibertsitatea, Arantzazu, San Migel, baita naturaren, artearen, historiaren eta tradizioen gaineko bideo tematikoak ere. Eduki horiek emititzen dira telebista parrilla baten, telebista mugikorraren aukera berriak erabilita, Itelazpiren azpiegiturari eta Diratelen laguntzari esker.

Bestalde, eta Euskaltelen telefonia aurreratuko sareak erabilita, Batura enpresak poltsikoko telefonoentzako zerbitzuen atari bat sortu du: oinati.batura.mobi, hainbat atal dituena: agenda, Arrikrutzen gaineko informazioa eta bisitak egiteko erreserbak, BTT ibilaldiak, jatetxeen gaineko informazioa, monasterioen ibilbidea eta informazio meteorologikoa.

Non lor daitezke dispositiboak?
Oņatiko Turismo Bulegoan, nahiz eta zerbitzua gertatuta dagoen bisitariaren poltsikoko telefonoan instalatzeko, gaur egun merkatuan oso terminal gutxik betetzen dituzte gutxieneko baldintzak. Poltsikoko telefonoan telebista ikustea da arazo nagusia; izan ere, estatuan erabiltzen den eta DVB-H estandarrean oinarrituta dagoen terminal bakarra Nokia N96 da. Hori dela eta, terminalen erabilera doakoa den arren, ezinbestekoa da Nortasun Agiria uztea depositu moduan. Terminala bueltatzerakoan Nortasun Agiria bueltatzen zaio bisitariari.

Noiz probatu daitezke?
Terminal mugikorrak eskuragarri daude martxoaren 31tik ekainaren 30era arte. Turista eta bisitariek aplikazio hori proba dezaten animatzeko asmoz, Oņatiko Turismo Bulegoak zozketa bat egingo du parte-hartzaileen artean. Hain zuzen, esperientzia bukatzerakoan, bisitarien kolaborazioa eskatzen da haien iritzia jakiteko zerbitzu berri horren gainean, inkesta bat beteta. Hala, inkesta betetzen dutenek zozketa baten parte hartuko dute: Turismo Bulegoaren produktu-sorta.

Zer ikusi daiteke?
Terminal mugikorretatik, Oņatiko baliabide turistikoetara sar daiteke: 10 minutu inguruko bideoak, euskaraz eta gaztelaniaz. Bideoek Oņatiko hainbat leku erakusten dituzte. Proiektu aitzindaria denez, hasiera baten baliabide turistiko garrantzitsuenak eskaintzen dira: artea, historia, Unibertsitatea, parrokia eta Arrikrutzeko kobak.

Ikus-entzunezko edukiekin lotuta, oinati.batura.mobi atarira sar daiteke: Oņatiko atari turistikoaren egokitzapena terminal mugikorretatik sartzeko. Informazio turistikoa eskaintzeaz gain, Hirutur: Guía Turística Mobile Tierra Ignacina aplikazio mugikorra ere ireki daiteke. Tierra Ignacina (Ignaziotar Lurraldea) da hiru tenpluen ibilbidea: Arantzazuko (Oņati), Antiguako (Zumarraga) eta Loiolako santutegiak.

Informazio gehiago: