« Back
Derioko 2010ko San Isidro Jaiak eta kultur Agenda Mugikorrean
2010-05-08 ¦ Batura Mobile Solutions
Derioko jaietako informazio guztia eskuko telefonoentzako gida baten bateratu du Udalak. Gida hau bizilagunen artean dohainik zabaltzeko gainera Bluetooth antena bat kokatu dute Udaletxean.
Maiatzaren 7tik 23ra arte Derioko Udalak zerbitzu berria jarri du martxan: San Isidro Jaiak eta Kultur Agenda bateratu dute eskuko telefonoentzako gida baten.
Eskuko gida hau behin mugikorrera jaitsita edonon egonik ere momentuan kontsulta daitekeen egitaraua eta mapa interaktiboa dakar besteak beste. Derioko San Isidroak eta bertan antolatuko dituzten kultur ekitaldien berri oso modu errazean kontsulta daiteke orain.
Gida hau norbere mugikorrera jaisteko ere hainbat bide erreztu dituzte, hauetariko bat Bluetooth bidez burutzen dena da. Bluetooth antena bat Udaletxean dago, nahi duenak bertatik igaro eta bere mugikorraren bluetooth-a piztuaz, dohainik jasoko du gida bere eskukoan.
Derioko webgunetik ordenagailura ere jaitsi dezakezu artxibategia eta gero zure mugikorrera Bluetooth edo kable bidez pasatu. Hau ere dohanik.
Informazio gehiago eta jaisteko beste bideak ere, ondo azaltuta aukitu ditzakezuz Derioko Udalaren webgunean:
