« Back

Aurten MARKAren KUDEAKETAri buruzko V. Jardunaldia antolatzen dugu

2010-06-10  ¦  Batura Mobile Solutions

Basque Branding-a: ¿Euskaldunak saltzaile onak gara? izenburupean aurkezten da urterolez, AZK-k Baturarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin, Gipuzkoako Bazkundearekin, Mik-ekin, Noticias de Gipuzkoarekin edo eta Apg Españarekin bat eginda, markari buruzko jardunaldia, gaur uztailaren 10ean Kursaal-ean (Donostia).

Aurten MARKAren KUDEAKETAri buruzko V. Jardunaldia antolatzen dugu

Marka enpresen estrategia orokorraren adierazle nagusia dugu, bai barne nola kanpora begira. AZK-k Baturarekin eta eta Mondragon Unibertsitatearekin, Gipuzkoako Bazkundearekin, Mik-ekin, Noticias de Gipuzkoarekin edo eta Apg Españarekin bat eginda marka kontzeptuari buruzko lanak ikertu, aurkeztu eta garatu nahi izan ditu jardunaldi honetan.

Marka esperientzia gisa ulertzen da gaur egun. Zergatik? Soberako gaitasun produktiboak zein ondasun eta zerbitzuen homogeneotasunak, halabeharrez, geure burua bereiztera eramaten gaituelako. Baturako taldea, jardunaldi hauetan, partehartzerako pantaila bat instalatzearen ardura izan du, besteak beste. Pantaila berezi honek jendearen SMS eta Twitter bidezko mezuak jaso izan ditu, modu honetan, argitaratzen joan dira mezu danak pareta interaktiboan. Partehartzaileen komunikazio zuzena bultzatzeaz gain, Sare Sozialen integrazioa ere baliatu du sistemak eta bai bertan izandako jendearen mezuak, bai Twitter-en bidez bialdutakoak, pantailan honetan batu dira.

Arraskasta handia izan da: SMS bidezko pantaila interaktiboak 5.postura igo du egun horretako Twitter bisita kopurua edo hashtag-a.

Informazio gehiago:
V.Jornada Basque Branding
Noticias de Gipuzkoa
Flickr

Bideoak:
Edurne Balzategi [Arizmendi Ikastola]
Dani Miguélez [AZK]
Josu Bergara [AZK]
Amaia Olasolo [Grupo Condesa]
Amaia Aizpuru [Enpresagintza]
Juan Luis Azkarate [AZK]
Susana Azpilikueta[Mondragon Unibertsitatea]