« Back

Bermeoko Udalak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du eskuko gida turistiko bat aurkeztuta

2010-06-11  ¦  Batura Mobile Solutions

Orain Bermeoko herritarrek zein bisitariek eskura izango dute 24 orduz herriari buruzko informazio praktikoa eta kultur ekitaldiak, boltsikorako gida baten.

Bermeoko Udalak berrikuntzaren aldeko apustua egiten du eskuko gida turistiko bat aurkeztuta

Bermeoko Udalak badu zerbitzu berria martxan: herritarentzako nahiz bisitarientzako informazioa eskuko telefonorako gida baten.

Gida berri honek, eskuko telefonoetan itsasaldeko herriari buruzko informazio guztia kontsultatzeko aukera ematen du: jatetxeak, lo egiteko lekuak, interes guneak, agenda kulturala, larrialditarako telefonoak, guardiako farmaziak...besteak beste.

Naiara Anasagasti-k, Bermeoko Udalaren Teknologia Berriak eta Antolakuntzaren arduradunak, azpimarratzen duen moduan, gainera "erabiltzaileak edukia eguneratu dezakete edozein momentuan, jaitsiera berriro eginda edo gidaren menu nagusitik".

Gida zure mugikorrera jaisteko bide guztiak Bermeoko Udalaren webgunean kontsultatu ditzakezuz:
Bermeoko Udala

Informazio gehiago:
El Correo
Mundo Noticias
Busturialdea Urdaibai
Deia