« Back

Euskaltel-ek Frantziako Tourrerako "Marea Laranja"ren kamiseta berria aurkeztu du eta hau lortzeko eskuko telefonoa erabiliaz, SMSaz, eskaera egiteko ekimena

2010-06-21  ¦  Batura Mobile Solutions

Gure enpresa ere aurkezpen ekitaldi honetan izan da, SMS bidez, eskuko telefonoaz, kamisetaren eskaera kanpaina hau bideratzeko.

Euskaltel-ek Frantziako Tourrerako

Euskaltelek gaur astelehena, (ekainak 21) aurkeztu du “Marea laranja”ren 2010.eko kamiseta berria, aurreko urteetan bezala Frantziako Tourreko Pirinioetako etapak eta datozen hilabeteetan EAEn egingo diren jaiak animatzeko diseinatua. Batura Mobile, ekimen honekin bat egin du kamiseta hau lortzeko SMS kanpaina bideratuaz. Eskaera SMS bat 5870 zenbakira bidalita burutzen da; EUSKALTEL hitza (zuriunea) eta kamiseta jaso nahi duzun lurraldea jarrita (SMSaren kostua 0.15 euro + BEZa). Adibidez: EUSKALTEL BIZKAIA, 5870ra.

Dagoeneko tradizio bihurtu da Kukuxumusuk diseinatutako kamiseta, eta aurkezpenean izan dira Igor González de Galdeano Euskaltel-Euskadi txirrindulari-taldearen manager nagusia eta Miguel Madariaga Euskadi Fundazioaren presidentea, Tourrean izango diren Samuel Sánchez, Egoi Martínez eta Amets Txurruka txirrindulariak eta Igor Antón eta Beñat Intxausti.

Horiekin guztiekin Nerea Lupardo izan da, Euskalteleko Harreman Instituzionalen zuzendaria. “Marea laranja”ren kamisetari buruzko xehetasun guztiak azaldu ditu. Aurtengoa ere kanpaina solidarioa izango da: jendearen arreta gaixotasun arraroetara erakartzeko eta gaixotasun horiek dituzten pertsonei laguntza emateko balioko dute.

Kamisetaren eskaera SMS bidez
Gozatu Euskaltel

Bideoak:
Marea Laranjaren aurkezpena (EITB)

Informazio gehiago:
EuropaPress
El Correo
Parke Teknologikoa