« Back
Euskaltelen Bilboko Aste Nagusirako Gida
2010-08-21 ¦ Batura Mobile Solutions
Aurten ere, Euskaltelek, Bilboko Aste Nagusirako eskuko gida plazaratu du; egunez-eguneko egitarauarekin, mapan kokaturiko interes-guneen deskribapenarekin, telefono garrantzitsuekin... eta hainbat informazio praktiko gehiago!!!
Gida hau eskuko telefonora jaitsi aurretik, ordenagailuan ikusteko aukera dago, sakatu hemen.
Euskaltelek zenbait bide zabaldu ditu gida hau jendeartera zabaltzeko:
BLUETOOTH BIDEZ
Aukera hauEuskaltelen autobusean dago, Pío Baroja plazan, Udaletxearen aurrean. Bertan eskuko telefonoaren bluetooth-a piztuta, DOHAINIK jaitsi daiteke gida.
INTERNET MOBILE: http://marijaia.batuin.mobi
Edozein lekutik gida jaitsi daiteke, eskukoaren nabigatzailean h.elektroniko hau sartuaz: http://marijaia.batuin.mobi
Modu honetan, nahi den hizkuntza eta ereduan burutzen da jaitsiera. Kostua, operadore bakoitzarekin adostutako konexio-tarifaren araberakoa da.
ORDENAGAILUTIK ESKUKORA:
Sakatu hemen artxibategia ordenagailura jaisteko. Behin, ordenagailuan dela, Bluetooth edo datu kable bidez eskukora pasa daiteke. Kostua DOHAINIK.
"ZABALDU":
Aukera hau, gidak duen menu nagusian dago eta honen bidez, nahi den pertsonari bidali daiteke bere telefono zenbakia sartuaz. Kostua bidaltzen duenarentzat ohiko SMSa da, jaitsiera egiten duenak, Interneterako konexioa egin behar du.
Informazio gehiago:
www.gozatueuskaltel.com
